XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Itziar - Geiago okertuko zaigu.
- Emen beti esamiñetan ondo atera oi zan.
- Buruz motela balitz, bañan....
Permin - Orixe ezin det eraman: alperkeri ta jolasetan astia ta dirua galtzea.
- Urtea urtean buruan.
Itziar - Lagun txarrekin biltzen da-ta.
Permin - Bera ere ez da zuzena.
- Guziak alkarren kideak izango dira.
- Zorakeriz aski degu.
- Alperrarena egite ori amaitu da.
- Madrid eta madriltar adiskideei egin dezaieke betiko agur!.
Itziar - Izan ere zorigaiztoko Madrid ori gazteentzat txarra bait da; usteldua bait dago.
-Beste tokiren batean Salamanka'n edo....
-Nere aizpa monja an dagola agian....
Permin - Baita, Unamuno ere!... Ez al dakizu Menditako injenierotza Madrid'en... ezik ez ditekela ikasi; baso ta mendi gutxiena dagon lekuan.
Itziar - Bai amaika mutil galtzen dira antxe....
- Emen unibersidaderik ba genu... Garaia da.
- Estatutoa bear degu ortarako.
Permin - Bai, bañan izan bitartean... Eneko, Ameriketara bidaliko det: (
Itziar - Betiko leloa dezu ori.
- Orain San Permiñak igarotzen utzi itzazu ta gero....
Permin - Jaietarako gaude. Ori ez! Mutilak egin duana egiñaz gero, San Permiñeta'n Iruña'n: ez!.
Itziar - Azken urtea baldin ba du....
Permin - Urte guzian jai egin digu.
- Ta aitzekirik izan ez dezan etxeko oroek irtengo gera Iruñatik, biar bertan.
Itziar - Nora ordea, gizona? Ez daukagu ezer gerturik.
Permin - Nik bai. Ez gera oso urruti joango.
Itziar - Gizonezkoak erraz antolatzen dituzute gauzak.
- Ta aidetakoren bat, oi duten bezela, jaietara etortzen ba zaigu?.
Permin - Aurten ez datozela ba dakizu.
- Ta orrela izanda ere anaiarenean dute nai aña leku.
- Ez det nai iñolaz ere Eneko'k jaiak emen igaro ditzan.
- Bai zera!... Saria gaiñean?... Ez!....
- Ta Iruña'n gelditzen ba gera ez degu mutilla lotuta etxean eukiko.
- Orretxegatik onena, guziok joatea degu.
Itziar - Joatea?... neri ez dit ajolarik, bañan onela itsumustuan, nora ordea?... Itsasaldera?....
Permin - Laister jakingo dezu, Orreaga'ri esan diot...eta....
Itziar - Noiz arte? Permin - Udara guzirako.
Itziar - Lenago esatea zendun.
Permin - Orain ba dakizu, ta ez astirik galdu....
Itziar - Ez, ez, banoa. Trena bere garaiean eldu ba da, anai-arrebak laister dira emen.